Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Osinaldeko garaiari jarriak

2022-09-21

Osinalde Sariketaren 50. urteurrenean abestutako sorta.
1.
Arratsalde on! Jendez
bete dira mahaiek
ta gogora datozkit
joan ziren garaiek
hemengo txalo hotsak
ezinek ta nahiek
barrutik zer pentsatzen
genian, esaiek
hogei urte bueltako
bi mutiko haiek.

2.
Garai hartan ez ginen
gaur haine erralde
ideiak ekarri nahi
ta zentzuek alde
bertsolari gazteen
plazaren sukalde
nahiko arkuma janda
ardoa debalde
esplikatuko degu
zer zan Osinalde.

3.
Ezer falta ez zedin
ahoko sabaien
sukaldariak zintzo
tripak bete nahien
pikatxa-tortillarik
ez zan falta mahaien
inspiratu ohi ginen
arkuma usaien
munduan beganorik
ez zegon garaien.

4.
Igurtzi eta gero
atzaparrak txistuz
ez ginen kantun hasten
geitzeko arriskuz
patarretan sartuta
puru punta piztuz
hiru joango ziren
bat bestekin piztuz
bertsolari earrak
ginela sinistuz.

5.
Hiru Farias eta
beste hiru kopa
gaie entzuterako
bota o ez bota
lepoa tiratuta
erdi-gaine oka
zeinek harrapatuko
entzuleen kota
astakeriek ere
ez zuten inporta.

6.
Mendizabal serio
Altzo Txiki pozik
Nikolas ez dakigu
ote zegon bizik
epaileen gainean
egin leike hitzik
lehengok izaten zien
jakintsuk ta jantzik
oraingoek ematen
al diote antzik?

7.
Eresti ta Endika
begira, harritzen
Potto ta Pastel postre-
hondarrak garbitzen
bosgarrenak euskeraz
ez do entenditzen
gazte ilustratuak
beida nola dailtzen
bertsotan jakin ez ta
bertsoak epaitzen.

8.
Bi Muruak genitun
gaiak jartzeko gai
teilatupe bereko
kasta eta dohai
gaztearen burua
izan da aipagai
esponja bat omen da
esanda nolanahi
Jokinena ez dakit
IƱakirena bai.

9.
Nolako eginahalak
irriparre ehizen
Eusebio bilatuz
arrazoi bakoitzen
gutxi kosta zitzaigun
txalotara ohitzen
gaua hegan joaten zan
Joxekin otoitzen
ta etxeratzen ginen
Ford Fiestan goizen.

10.
Sari banaketak'e
bazon istorie
aitortu behar degu
orduko egie
zein zan goierritarrok
genun pikardie
begira genuela
familin erdie
han guri zeinek kendu
entzuleen sarie?

11.
Gazteen ilusio
gosea ta grine
Osinaldei eskerrak
biziak, jakine
oraindik badaukagu
zenaren lurrine
baina ahaztu leike
bidean egine
berriz bizitzearren
orduko berdine.

12.
Nola kimu berde bat
arbola igarren
sariketen guraso
maitatuen, zaharren
beste mende erdi bat
egizu indarren
gu zorretan gauzkazu
eskertu beharren
gozaraziz gozatzen
erakustearren.